URGATZIRI BURUZ
Zer egiten dugun
Gure eginkizuna
Grupo Urgatziren eginkizuna honako hau da: mendekotasuna, urritasuna, babesgabetasuna edo gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonak, haien senideak eta funtzionalki independenteak diren, baina alderdi emozionalari eta/edo parte-hartze sozialaren alderdiari dagokionez errefortzu-premiak dituzten pertsonak gizarteratzen eta haien autonomia eta ongizate psikosoziala sustatzen laguntzea helburu duten zerbitzuak planifikatu, eman eta kudeatzeko proiektu berritzaileak eta jasangarriak garatzea.


Gure ikuspegia
Grupo Urgatziren ikuspegia zerbitzuak baliabide bikain bihurtzean datza, hau da, pertsonen bizi-zikloan sortzen diren zailtasunei erantzungo dieten eta tratu duin, errespetuzko eta indibidualizatu baten bidez pertsona horien autonomia-mailarik eta parte-hartze mailarik handienak sustatuko dituzten baliabide bihurtzean.
Ematen ditugun zerbitzuen hartzaileen zein zerbitzu horiek garatzen dituzten profesionalen premiei aurrea hartzeko lan egiten dugu, era horretan premia horiei erantzun egokiak eskaintzeko eta erakunde-mailan zein sektore-mailan gure eremuko beste erakunde batzuekin sinergiak eta ezagutzak sortzen laguntzeko.