Gure BALIOETAN oinarrituta lan egiten dugu:

Pertsonekiko konpromisoa

Pertsonekiko konpromisoa

Esperientzia eta profesionaltasuna

Esperientzia eta profesionaltasuna

Bezeroentzako orientabidea

Bezeroentzako orientabidea

Ingurumenarekiko eta ingurunearekiko erantzukizuna

Ingurumenarekiko eta ingurunearekiko erantzukizuna

Berrikuntza

Berrikuntza

Jokabide etikoa

Jokabide etikoa

Sareko lana

Sareko lana

Gardentasuna eta zintzotasuna

Gardentasuna eta zintzotasuna

METODOLOGIA propio batean oinarrituta egiten dugu

Grupo Urgatzin proiektuak garatzeko erabiltzen dugun metodologia propioari esker, ezagunak gara mendekotasunaren, urritasunaren, haurren eta bazterkeriaren eremuetan. Metodologia horren bidez, pertsonak ardatz dituen arreta-eredu bat ezartzen duten zerbitzu espezializatu eta berritzaileak eman ditzakegu.

Grupo Urgatzin lan egiten duten pertsona guztiek kudeatzeko eta zerbitzuak emateko erabiltzen dugun ereduaren bidez ezarri ditugun helburuak lortzea ahalbidetzen digun profesionaltasunaren ekarpena egiten diote gure metodologiari.

KUDEAKETA-SISTEMEN bidez egiten dugu

Proiektu guztietan aplikatzen dugun kudeaketa sistematizatua nazioartean ospe handia duten estandar batzuetan oinarrituta dago, eta prozesu bidezko kudeaketa-eredu bat erabiltzen da, gure bezeroen eta beste interesdun batzuen arau-xedapenek ezarritako betekizunak betetzera bideratua, haien premiei eta espektatibei erantzuteko helburuarekin.

Etengabeko hobekuntza Grupo Urgatziren prozesu guztietan egindako kudeaketan txertatutako tresnatzat hartzen dugu.

Gaur egun, Kalitate Sistemen Kudeaketako ISO 9001 ziurtagiria, Ingurumen Sistemen Kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria eta Etxeko Laguntza Zerbitzuetako UNE 158301 ziurtagiria ditugu.

Enpresa gisa dugun KONPROMISOAREN bidez egiten dugu

Konpromisoa gure zerbitzuen hartzaileekin, gure proiektua garatzen duten pertsonekin eta gizarte osoarekin, gizarte-erantzukizuna, berdintasuna, enpleguaren sorkuntza, gizarteratzea eta ingurunearen zaintza lortzera bideratutako politikak garatzearen bidez.

FOCO EN PERSONAS

PERTSONAK ARDATZ

Grupo Urgatziren esku-hartze profesionalak zuzentzen dituen arreta-ereduak gure laguntza, zaintza eta/edo babesa jasotzen duten pertsonak ditu ardatz, haien inguruan antolatzen baitira ekintza guztiak. Pertsonen berezko balioa aitortzen dugu, adina, mugak eta/edo gaitasunak edozein izanik ere. Egiten dugun ekintza oro ongi barematutako jardun zuzen baten irizpideei jarraikiz balioesten eta bahetzen da. Gure esku-hartzeak arduratsuak dira, eta pertsonekiko leialtasun eta errespetuaren irizpideei jarraikiz egiten dira.

UN EQUIPO COMPROMETIDO

TALDE KONPROMETITUA

Gure proiektua egituratzen duen beste ardatz bat Grupo Urgatzi osatzen duen giza kapitala da. Horregatik, parte-hartzea eta prestakuntza zaintzen eta sustatzen dugu, eta lantalderik onenak ditugu. Grupo Urgatzi osatzen duten langileek gizarte-errealitatearekiko konpromiso- eta sentsibilizazio-maila handiarekin lan egiten dute.

ESPECIALIZACIÓN E INNOVACIÓN

ESPEZIALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA

Mendekotasunaren, urritasunaren, haur eta gazteen eta gizarteratzearen eremuetan hogei urte baino gehiagotan lan egin ondoren, berrikuntzaren eta espezializazioaren bidez etengabeko hobekuntzaren alde egiten jarraitzen dugu tinko, eta sektorean erreferentzia izatea eta kalitateko lana egitea ahalbidetzen digu horrek.

ENFOQUE AL CLIENTE

BEZEROARENGAN OINARRITUTAKO IKUSPEGIA

Gure barneko zein kanpoko bezeroen premiak eta lehentasunak detektatu eta betetzeko jarrera iraunkorra agertzen dugu.

TRABAJO EN RED

SAREKO LANA

Gure lanbide-eremuarekin zerikusia duten eta pertsonenganako arreta hobea eta eraginkorragoa ekarriko duten sinergiak sustatzeko ezinbestekoak diren gizarte-sare komunitarioetan parte hartzen dugu. Enpresen lankidetza-sareak garatzen ditugu erakunde gisa hazteko eta aurrera egiteko, eta gure proiektuen garapenarekin eta berrikuntzarekin konprometituko gaituzten aliantzak bilatzen ditugu.