ADINEKOAK ETA MENDEKOTASUNA
Zer egiten dugun
Adinekoen eta/edo mendekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitzako premietarako soluzioak ematen dituzten proiektu berritzaileak
Grupo Urgatzik 1994. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala mendekotasunaren eremuan, etxeko laguntza-zerbitzuak ematearen bidez. Harrez geroztik, adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitzako premietarako soluzioak ematen dituzten proiektu berritzaileen garapenean espezializatu gara, eta, gaur egun, berrogei baliabide baino gehiago bideratzen ditugu populazio-segmentu horretara.
Adinekoen eta mendekotasunaren arloan, hainbat arrazoi direla-eta (adina, gaixotasuna, urritasuna, isolamendua eta abar) eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko arreta edo laguntza behar duten pertsonei arreta eskaintzeko proiektuak eta zerbitzuak garatzen ditugu.


Hiru ikuspegitan oinarrituta garatzen eta ematen ditugu gure zerbitzuak:
- Lehen Mailako Prebentzioa, adinekoei adinaren ondorioz gaitasun funtzionaletan ezinbestez gertatzen diren galerak atzeratzen laguntzen dieten programak garatzen ditugu.
- Bigarren Mailako Prebentzioa, mendekotasuna duten, baina beharrezkoak diren babesen bidez bizi-kalitate onarekin jarrai dezaketen pertsonei laguntzen diegu.
- Hirugarren Mailako Prebentzioa, mendekotasuna duten pertsonei beren bizi-proiektuarekin jarraitzen laguntzen diegu.