Zergatik berritu
Gizartearen ezaugarrien bilakaerak, mendekotasunaren inguruko arretari lotutako erakunde-politikek eta osasun-arretan egindako aurrerapenek eragin handia dute baliabide bakoitzean ditugun erabiltzaileen profilean, eta adierazi beharra dago nabarmen aldatu dela 20 urtean. Hori dela-eta, Grupo Urgatzik betidanik izan du interes handia pertsona guztien (etxeko arreta baino behar ez dutenekin hasi eta etxetik irtetea eragozten dieten mendekotasun fisikoko maila handiak dituztenekin amaitzeraino) premiei erantzungo dieten proiektu eta/edo programen bidezko espezializazioan eta berrikuntzan.