HAURRAK, GAZTEAK ETA GIZARTERATZEA
Zer egiten dugun
Haurtzaroa, Gazteria Eta Gizarteratzearen arloan, haurren babesari eta bazterkeria-egoeren prebentzioari lotutako zerbitzu eta proiektuak sortzen, ematen eta kudeatzen ditugu.
2006. urtean hasi ginen adingabeekin esku hartzen, Bizkaiko oinarrizko sareko hiru etxetan. Gaur egun, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako egoitza-harrerako sareetan sartuta gaude.
Haur eta nerabeekin lan egiten dugu, hau da, gure gizarteko pertsonarik kalteberenekin. Bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoera gogorrak gorabehera, zailtasun hori indar bihur daitekeela eta gizartean txertatzeko prozesu arrakastatsu bat egin daitekeela uste dugu. Gure helburua bilaketa horretarako tresnak eta euskarria sortzea da.


Bazterkeria-egoeran dauden kolektiboekin (adingabeekin eta haien familiekin hasi eta helduekin amaitzeraino) lan egiteko sor daitezkeen proiektu guztiak lantzen eta pertsona horien bizi-zikloan ager daitezkeen bazterkeria-egoerak aztertzen ditugu.
Gure zeregina betetzeko, ibilbide profesional luzea egina duten, konpromisoarekin, etengabe hobetzeko irizpideekin eta berritzeko eta erantzun bizkorrak emateko ahalmenarekin lan egiten duten eta proiektu orokorrarekin konprometituta dauden pertsona profesional eta adituen talde handi bat dugu.