Gizarteak betidanik eduki du harreman estua ingurunearekin. Norabide biko harremana da: Pertsonek inguruan eragiten dute eta inguruak pertsonek bizimodua baldintzatzen du.
Azken hamarkadetan, gizakien ingurumenarekiko esku-hartzea izugarri handitu da eta harremana erabat desorekatu da. Berotegi-efektua, ozono geruzaren zuloa, desertizazioa, baliabideen agortzea… horiek dira adibideetako batzuk, eta arazo larri horien ondorioz pertsona askok ezin dute edo ezingo dute laster bizimodu duin bat izan.
Azken hamarkadetan sendotuz joan da ideia bat: ingurumen arloko arazoak ez dira soilik naturaren arazoak, gizakion arazoak dira, batez ere. Ingurumen arloko krisiak dimentsio soziala dauka eta orokorrean gero eta kontzientzia handiagoa hartzen ari gara horren inguruan. Ildo horretatik, jendea sentsibilizatzeko jarduerek garrantzia handia hartu dute, gatazkei heldu, irtenbideak irudikatu eta horiek praktikan jartzeko, bai denon artean, bai nork bere aldetik ere.
Ingurumen arloko sentsibilizazioak norbanako eta talde sozialen artean ingurumenaren aldeko ekintzak sustatu nahi ditu; gure inguruaren eta gizarte iraunkor baten alde gizakiok burututako ekintza informatu eta irmoak.
Grupo Urgatziren izenean ingurumen arloko sentsibilizazio programa bat sortu dugu. Planeta Berdea dauka izena eta ingurumenarekin zerikusia duten Erantzukizun Sozial Korporatiboaren aspektu guztiak lantzen ditu.
Programa horren bidez, Grupo Urgatzik langileen eta erabiltzaile eta senideen artean kontzientziazioa sortu nahi du eta gure inguruarekiko errespetuzko jarrerak ezarri, ingurumena, ekologia eta aurrezte energetikoa kontuan hartuz. Denok kontziente bagara, keinu txikien bidez, gure planetaren egoerak hobera egitea lortuko dugu.
Abelardo Bruña Pérez
Ingurumen Arloa
Grupo Urgatzi