ADINEKOAK ETA MENDEKOTASUNA
Gure proiektuen metodologia
Gure zerbitzugintza-eredua pertsona ardatz duen arretan oinarritzen dugu. Eskaintzen ditugun zerbitzuetako edozeinen erabiltzaileak toki nagusia du beti esku-hartzean, eta haren duintasuna, iritziak, gustuak, interesak eta bere bizi-proiektua betetzen laguntzen dion alderdi oro errespetatzen ditugu. Gure erakundeko maila guztietan lan egiten duten pertsona guztiek honako printzipio hauei jarraitzen diete (Pertsona Ardatz duen Arreta Ereduaren Dekalogoa):
Pertsona guztiok dugu duintasuna
Pertsona bakoitza bakarra da
Biografia gure berezitasunaren funtsezko arrazoia da
Pertsona guztiok gure bizitza kontrolatzeko eskubidea dugu
Afektazio kognitibo larria duten pertsonek ere eskubidea dute beren autonomia baliatzeko
Pertsona guztiok indarrak eta gaitasunak ditugu
Giro fisikoak eragina du gure portaeran eta ongizatean
Eguneroko jarduera oso garrantzitsua da pertsonen ongizatean
Pertsonak elkarren mende bizi gara
Pertsonak aldaketei lotutako izaki multidimentsionalak gara
Eta horrek guztiak Grupo Urgatzik lagundutako pertsona ororentzat balio du, pertsonak autonomia handiagoarekin edo txikiagoarekin moldatzeko dituen arazoak eta/edo zailtasunak edozein izanik ere.
Etengabe ari gara lanean adinekoek eta/edo mendekotasuna dutenek kalitateko bizitza bat izateko (beren bizilekuan edota zentroan) neurri handiagoan edo txikiagoan dituzten premietara egokitzeko.
Gure proiektuak ezinezkoak izango lirateke Grupo Urgatzin lan egiten duten pertsonen konpromisoa ez bagenu. Izan ere, pertsona horiek dira erabiltzaileei zuzenean laguntzen dietenak, haiekin elkarreragiten dutenak, haien premiak ezagutzen dituztenak eta haien ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaz kezkatzen direnak.