PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUA
Zer egiten dugun
Urgatzi Taldearen prestakuntza-arloan, etengabeko eta lanerako prestakuntzari lotutako zeharkako proiektuak garatzen ditugu mendekotasunaren, urritasunaren eta haur eta gazteen eremuetan.
Urgatzi Taldeko langileen prestakuntza eta birziklatze profesionala pertsona horiekin dugun konpromisoaren parte da, eta taldearen jarduera estrategikoetako bat dela esan daiteke.
Langileen gaitasun profesionalen garapena bideratzen dugu prestakuntzaren bitartez, garapen profesional eta pertsonal bat lortzea ahalbidetuko dieten ezagutzak sortzeko.Gainera, gure erakundearen parte diren heinean, gure lan-eremuen bilakaerak behar dituen aldaketa eta premietara egokitzea ahalbidetzen digu haien trebakuntzak.
Etengabe bilakatzen eta berritzen ari den proiektu batek erakunde gisa erabiltzaileentzat bete behar dugun eginkizuna lortzeko beren ezagutzen eta konpromisoaren ekarpena egingo duten pertsona adituak behar ditu.


Enplegurako prestakuntzaren eremuan, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko eta haien laneratzea sustatzeko prestakuntza-programak garatzen ditugu, eta, horretarako, mendeko pertsonentzako zerbitzuen prestazioan eragile nagusietako bat izateak eskaintzen dizkigun sinergiak baliatzen ditugu. Prestakuntza hori Lanbidek onartutako lanbide-ziurtagirietan oinarrituta dago, eta, beraz, ofizialki aintzatetsita dago.
Prestakuntza horren hartzaileak langabezian dauden pertsonak zein aktibo dauden eta lanbide-trebakuntza osatu eta/edo hobetu nahi duten pertsonak dira.
Prestakuntza guztiz doakoa da parte-hartzaileentzat, hainbat erakunde publikoren (Hobetuz, Lanbide, Behargintz eta abarren) diru-laguntzekin lan egiten baitugu.
Urgatzi Taldeak Hezi eta Ikasi SL enpresarekin lan egiten du 2000. urteaz geroztik. Enpresa horrek partner estrategiko gisa dihardu enplegurako prestakuntzaren esparruan, eta Lanbidek egiaztatu duen enpresa da.