4. 2016ko URTARRILA-APIRILA: Urtarrileko alean Diogenes Sindromeaz mintzatu ginen. Gaixotasunaren gaineko azalpena eman genuen, haren sintomatologia, kausak eta identifikatzeko balizko bideak adierazita. Ondoren, laguntzaileek sindrome horri buruz hitz egin zuten. Aurreko edizioan emandako urratsei jarraiki, errezeta berri bat landu genuen (erroskilak). Nabarmentzekoa da menopausiari buruzko artikulua. Aurreko aleetan bezala, enpresa burutzen ari den ekintzen gaineko informazioa eskaintzen da aldizkarian (Bioetika Batzordea, Euskara Saila, prestakuntzari buruzko berriak…).