5. 2016ko MAIATZA-IRAILA: Maiatzeko alean suizidioari buruz mintzatu ginen. Artikulu nagusian puntu hauek jorratzen dira: gai honen inguruan diren mitoak, suizidio motak, horrelako egoeren aurrean nola jokatu jakiteko jarraibideak, arrisku-faktoreak eta horrelako egoera batean inoiz egin behar ez dena. Bestalde, bere buruaz beste egiten saiatu den pertsona baten egiazko kontakizuna ere jasotzen du artikuluak. Baita interesgarri izan daitezkeen beste gai asko ere.