Berdintasun arloko sentsibilizazioari buruzko 2022ko kanpaina alde batetik elkarrengandik gertu dauden eta, beste aldetik, horren ezberdinak diren berdintasunari eta ekitateari buruzko kontzeptuekin lotutako lehen informazio-pilularekin hasi genuen ekainean. Uztaileko pilulak, berriz, berdintasun arloan aurrera egiteko funtsezkoa den gaia jorratzen du: ERANTZUNKIDETASUNA.
Gaur egun, emakume askok jasaten dute “lanaldi bikoitza” izeneko kontzeptua eta zuzenean erantzunkidetasunarekin lotuta dago. Kontzeptu horren bidez, emakumeek jasaten duten lan-karga bikoitza definitzen da. Izan ere, erantzunkidetasun eta kontziliazio falta direla eta, lan arloko ordaindutako lana etxeko ordaindu gabeko lanarekin uztartu behar izaten dute.
Horrek ez du soilik lan-ordu kopuru handiagoa (ordaindutakoa eta ordaindu gabea) jasotzen. Izan ere, enpleguaren eskakizunen eta familiaren eskaeren arteko banaketa emozionala ere badakar berekin.
Jarraian, errealitate hori ulertu ahal izateko lagungarriak diren La Caixa eta el Paisen (Aprendemos juntos 2030) eta “Malas madres” klubaren bi bideotarako estekak azaltzen dira.
‘Aprendemos juntos’ bideoa ➞ ‘Malas Madres’ bideoa ➞