Hizkuntza inklusiboaren bidez, adierazten da garrantzitsua dela hizkuntzaren erabilerarekin inor ez sentitzea baztertuta, eta, hala, hizkuntza batek genero maskulinoaren aldera egiteko duen joera desagerraraztea, ohiko adierazpen-modu gisa.
Hizkuntza inklusiboaren bidez, pertsonengana jotzeko modu bat bilatzen dugu, gizartean partaide bihurtuz eta inor gizartetik kanpo ez uzteko.
Hauek izan daiteke hizkuntza inklusiboa erabiltzeko estrategia batzuk:
- Diskriminatzaileak izan daitezkeen adierazpenak saihestea.
- Ez erabiltzea estereotipoak erakuts ditzaketen adierazpenak.
- Adierazpen inklusiboak aukeratzea.
- Kontuan hartzea komunikazio-mota (ahozkoa edo idatzizkoa), helburua eta xede-publikoa.
Azken batean, orain arte betikotu diren genero-estereotipoak desagerrarazi nahi ditugu hizkuntza inklusiboaren bidez.