Grupo Urgatzik otsailaren 20ko 2/2023 Legea eta oro har araudia betetzeko xedez sortu du kanal etiko hau.

Grupo Urgatzik edozein ez-betetze jakinarazteko edo erakundearen Kode Etikoari buruzko kontsultak egiteko bitarteko lehenetsi gisa ezarri du kanal etikoa. Eta, hedaduraz, bai Grupo Urgatziko langileek eta bai hirugarrenek gure jardueraren inguruan hautemandako arau- edo lege-urraketa oro jakinarazteko, 2/2023 Legean ezarritakoaren arabera.

Laburbilduz –kanalaren funtzionamendu-politikan daude jasota xehetasunak–, Grupo Urgatziren jarduera osoa zuzendu behar duten jarduketa-printzipio etikoekin bat ez datorren edozein jokabide edo egoera jakinaraz daiteke kanalaren bidez. Bereziki nabarmentzekoak dira prebentzioko, sexu-jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta diskriminazioko protokoloak ez betetzea dakarten egoerak, kanal etikoa lehentasunezkoa baita horrelako egoerak salatzeko.

Etika eta Jokabide Batzordea arduratuko da kanal etikoa jasotzeaz, tratatzeaz eta kudeatzeaz, betiere konfidentzialtasuna eta eragindako pertsonen eskubideak bermatuz eta salatzailea babestuz, ezarritako pribatutasun-politikan oinarrituta. Komunikazio guztiak konfidentzialak eta –nahi izanez gero– anonimoak izango dira, eta xehetasunez aztertuko dira. Bermatuko da komunikazioak fede onez egiten dituztenen aurka ez dela errepresaliarik egongo, eta une oro errespetatuko dira informatzaileen eskubideak.

Kanal honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira legezko ez-betetzeak eragiten ez dituzten lan-arloko gaiak, jazarpen ez diren gatazka pertsonalak, eta, oro har, Grupo Urgatziren zerbitzuen prestazioari buruzko erreklamazioen edo ohiko gorabeheren inguruko jarduketak.

Sartu kanalean