Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Grupo Urgatziren komunikatua

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Grupo Urgatzik indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko beharra azpimarratu nahi du, eta emakume izateagatik emakumeengan eragiten den indarkeria salatu nahi du.
Ezin dugu ez ikusiarena egiten jarraitu, indarkeria matxistak gure gizartean dirau; bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, sexu-jazarpena eta/edo sexuagatiko jazarpena, sexu-indarkeria, emakumeen genitalen mutilazioa, emakumeen eta neskatoen salerosketa sexu- eta lan-esplotaziorako, nahitaezko ezkontza, indarkeria bikarioa, kaleko jazarpena… Horiek dira gure arreta eta berehalako ekintza eskatzen duten indarkeria formetako batzuk.
Gainera, nabarmendu nahi dugu oso garrantzitsua dela lan-eremuan berdintasun-politikak bultzatzea eta inolako indarkeria motarekiko tolerantziarik ez izatea, espazio seguruak sortzea eta laneko sexu-jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzea.
Emakumeen aurkako indarkeriaren erabateko gaitzespena berresten dugu, gaur eta egunero.
Indarkeria matxistari ez.