ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA
Badakizu zer den genero-berdintasuna? Ziurrenera, horri buruz hitz egiten entzungo zenuen aldez aurretik, baina badakizu zer esanahi duen egiaz?
Genero-berdintasuna Nazio Batuek aitortutako (1948) oinarrizko giza eskubidea da, emakumeen eta gizonen arteko eskubide-, erantzukizun eta aukera-berdintasuna bezalaxe. Hots, pertsona guztientzako baldintza aldetiko berdintasuna du xede.
Zer dakar horrek?
- Eskubide-berdintasuna: Emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar aitortu berdinak izan behar dituzte bizitzako esparru guztietan, hezkuntzarako, ekonomia-baliabidetarako eta erabakiak hartzerakoan parte-hartzeari begirako irisgarritasuna barne.
- Ekitatea: bi generoetan eragina duten egiturazko desberdintzak aitortu eta hori jorratzea abiapuntua da, esparru publiko zein pribatuan, emakume guztien aurkako indarkeria modu guztiak desagerrarazteko.
- Genero aldetiko estereotipoak desagerraraztea: norbanako bakoitza garatzea ahalbidetuz, generoan oinarritutako inolako mugarik gabe.
- Berdintasunezko parte-hartzea: bizitzako alderdi guztietan osotasunean parte hartzeko aukera berdinak izatea; lan, hezkuntza, gizarte eta politika arloak barne.
Beraz, genero-berdintasuna ez dator bat:
- Genero bat bestearekiko gailen izatearekin: genero guztien ekarpenak aitortu eta balioetsi behar dira, berdin-berdin.
- Uniformetasunarekin: ez du esanahi emakumeek eta gizonek berdinak izan behar dutenik. Genero-berdintasunak pertsonen aniztasuna aitortu eta errespetatzen du.
- Dauden desberdintzen aurrean ezikusia egitearekin: ez du esanahi beste bidegabekeria batzuen aurrean axolagabekeriaz jokatu behar denik.
- Aukerak mugatzearekin: ez ditu emakumeen eta gizonen aukerak eta erabakiak mugatzen; aitzitik, pertsona guztientzat aukerak areagotzeko xedea du.
Genero-berdintasuna sustatzeari begirako politikak eta emakumearen ahalduntzea onartu eta indartzea funtsezkoa da gizarte demokratikoago, bidezkoago eta jasangarriagoak lortzeko.