PROGRAMA ETA ZERBITZU MOTAK

Familietan esku hartzeko programa espezializatuak


Familietan esku hartzeko programa espezializatuak

Balioespen psikosozialen programa

Haurren babesgabetasun-egoeren balioespen psikosozialak egiteko programa bat da.


Familietan esku hartzeko programa

Familietan esku hartzeko programa espezializatuak (FEPE)

Programa horretan, haurren babesgabetasun-kasuetan esku hartzen da.


Eguneko zentroak

Eguneko zentroak

Arratsaldez diharduten gune horietan, era trinkoan lan egiten da adingabeekin eta haien familiekin gurasoen trebakuntza lortzeko, eta haurren babesgabetasun-egoerak saihesteko ahaleginak egiten dira. Familia-testuinguruko lan-programen eta egoitza-harreraren bitarteko guneak dira.

Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako egoitza-harrerako sarea

Egoitza-harrerako sareak arreta integrala eskaintzen die hartutako haur eta nerabeei, eta dagozkien eskubide guztiak errespetatzen eta bermatzen ditu.


Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako egoitza-harrerako sarea

Oinarrizko programa

Etxebizitza arruntetan kokatutako bizikidetza-guneak dira, 10 lagunentzako gehieneko edukiera dute, etxe funtzional gisa egituratzen dira eta zaindutako haurren eta nerabeen kopuruari, adinari eta ezaugarriei egokitutako hezitzaileen presentzia iraunkorra behar dute.


programa espezializatuak

Programa espezializatuak

Alternatiba hori egoitza-harrerako oinarrizko programek adingabearen premiei behar bezala erantzuten ez dietenean baino ezin da aplikatu, eta, programa horietarako, ezaugarri espezifiko batzuk aurreikusten ditu lortu nahi denaren berme gisa. Programa horiek iragankorrak izango dira eta aldi baterako baino ez dira aplikatuko. Esku-hartzea, nolanahi ere, ikusitako jokabide-arazoen tratamendura egongo da espezifikoki bideratuta, pixkanaka oinarrizko arreta-sarean txertatzeko.


Premiazko harrera-programa

Premiazko harrera-programa

Beren egoeragatik berehalako esku-hartzea behar duten haurrei eta nerabeei zuzendua, jatorria edozein izanik ere; haien egoera pertsonala, familiarra eta soziala aztertu eta balioetsiko da, ikusitako premietarako egokiena den babes-neurria zehazteko behar adina elementu eduki ahal izan daitezen.

Gizarte-eta hezkuntza-zentroak


Gizarte-eta hezkuntza-zentroak

Esku-hartzea faktore familiar, sozial eta/edo pertsonalak direla-eta garapen pertsonala arriskuan duten adingabeei zuzenduta dago, eta familiari berari laguntza ematen zaio adingabea familian erabat txertatzeko beharrezkoa den orotan.

Autonomia-proiektuak


Autonomia-proiektuak

Gizarteratzearen eremuan aplikatzen dira, eta bazterkeria-egoeran daudelako ostatu egonkorrik eta hori lortzeko baliabiderik ez duten pertsonei zuzenduta daude. 18-65 urteko biztanleei laguntzen zaie.

Gizarteratze-proiektuak


Gizarteratze-proiektuak

Gizarteratze-proiektuak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeei laguntzea eta haien gizarteratzea eta laneratzea lortzea dute xede sozial.

Komunitate arloko esku-hartze proiektuak


Proyectos de intervención comunitaria

Proiektu hauen helburua zera da: komunitate testuinguruetan egokitzeko edo elkarbizitzarako, berez edo egoera jakin batzuetan zailtasunak dituzten kolektibo konkretu batzuei laguntza espezifikoa ematea.