REHACOG errehabilitazio kognitiboaren tresna berria

GRUPO URGATZI taldeak eta DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK proiektu bat garatu dute elkarrekin. Horren bidez, adineko pertsonen errehabilitazio kognitiboarekin erlazionatutako funtzionaltasun, bizi-kalitate, egoera emozional eta errendimendu kognitiboaren aldaketak aztertuko ditugu, erabiltzaileen zahartze aktiboa eta autonomia sustatzeko, zahartzearen berezko ondorioak arinduz.

Horretarako, errehabilitazio kognitibo integralerako egiturazko tresna bat sortu dugu, zahartzearekin erlazionatutako defizit kognitibo guztiei aurre egiteko. Tresna horren izena REHACOG da. REHACOP (psikosia duten pertsonentzako errehabilitazio kognitiboa) delakoaren egokitzapen bat da. Helburua errendimendu kognitibo integral eta funtzionala hobetzea da, horren bidez, erabiltzaileen autonomia, egoera emozionala eta bizi kalitatea hobetzeko.

Programa hori zortzi modulutan banatuta dago: arreta, ikaskuntza eta memoria, lengoaia, funtzio exekutiboak, kognizio soziala, trebetasun sozialen entrenamendua, eguneroko bizimoduko jarduerak eta psiko-heziketa. Gainera, prozesatzeko abiadura ere lantzen da, zeharka, aipatutako lehenengo 5 moduluetan.

REHACOP programaren jatorrizko bertsioak oso emaitza onak lortu ditu sintoma horien tratamenduan, beste asaldura batzuen kasuan, hala nola, asaldura psikotikoetan (Ojeda, et al. 2012, 2014), Parkinson gaixotasunean (Cirarda et al 2014), eta baita Esklerosi anizkoitzaren inguruko azterketetan ere. Datu horiek ikusita, pentsa dezakegu REHACOG programa tresna egokia dela paziente geriatrikoentzat, zahartzearekin erlazionatutako defizitak arindu, prebenitu eta horien prozesua moteltzeko.

PDFa Deskargatu