“Ingurumena zaintzea garapen iraunkorraren aldeko lanaren oinarri nagusia izan behar da; pobrezia desagerrarazteko funtsezko osagaia eta bakea eraikitzeko zimenduetako bat da”. (Kofi Annan, NBEko Idazkari izandakoa eta Bakearen Nobel saria jasotakoa).
Negutegi-efektua, berokuntza globala eta aldaketa klimatikoa mundu mailako arazoak dira gaur egun. Gizartea sentsibilizatuta dago gai horiekin, orokorrean; ez da gobernu edo organismo espezializatuek soilik konpondu dezaketen arazoa. Argi dago inor ez dagoela gai honetatik kanpo; izan ere, denok sortzen dugu eragina ingurumenean gure ekintzen bidez, neurri handiago edo txikiagoan.
Grupo Urgatzi taldean urteak daramatzagu, erakunde gisa, ingurumenarekiko konpromisoa adierazten. Konpromiso hori gure balioen parte da, gizarte erantzukizuna duen erakundea garen heinean. Grupo Urgatzi taldean badakigu gure inguruan eragina sortzen dugula, beraz, eragin eta kalte horiek ahalik eta txikienak izan daitezen neurriak hartu behar ditugu. Erakunde gisa oinarri hartu ditugun printzipioak pertsona bakoitzari ere helarazi behar dizkiogula uste dugu; gure erakundea osatzen duen pertsona bakoitzak eta interes-taldeek ere bereganatu egin behar dituztela.
Ingurumena zaindu eta babestea norbanakoak hartu beharreko jarrerak dira eta, denon artean, jende guztiarentzako onura lortuko dugu, gizarte moduan, helburu nagusia ingurumenaren zaintza izanik.
Planeta zaintzeko ahalegin hori denok geure gain hartu beharko genukeen ardura da. Ez dira industria handiak ingurumenean kalteak eragiten dituzten bakarrak (kutsadura, gastu energetikoa, GEI eta abar). Ulertu behar dugu ingurumenaren alde egunero egiten ditugun ekintza txikiak garrantzitsuak direla. Egunez egun burutzen ditugun ekintza batzuek, ikuspegi egokia emanda, aldaketa handiak ekar ditzakete eta, epe luzera, denontzako onurak. Birziklatzea, natura errespetatzea, energia arduraz erabiltzea, erosketak egiteko unean ikuspegi ekologikoa izatea eta beste hainbat ekintza dira ingurumenarekiko eguneroko harremanean planteatu behar ditugun aspektuak.
Laburbilduz, kontuan izan behar dugu gure ekintzek, txikiak izanik ere, eragina dutela inguruan eta, ondorioz, planeta osoan. Gure esku dago erabakitzea norbanako gisa planeta zaintzen lagunduko dugun, ala ezer egin ezin dezakegula pentsatuz biziko garen.