Genero-berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

Badakizu zer den genero-berdintasuna? Ziurrenera, horri buruz hitz egiten entzungo zenuen aldez aurretik, baina badakizu zer esanahi duen egiaz?

Genero-berdintasuna Nazio Batuek aitortutako (1948) oinarrizko giza eskubidea da, emakumeen eta gizonen arteko eskubide-, erantzukizun eta aukera-berdintasuna bezalaxe. Hots, pertsona guztientzako baldintza aldetiko berdintasuna du xede.

Zer dakar horrek?

  • Eskubide-berdintasuna: Emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar aitortu berdinak izan behar dituzte bizitzako esparru guztietan, hezkuntzarako, ekonomia-baliabidetarako eta erabakiak hartzerakoan parte-hartzeari begirako irisgarritasuna barne.
  • Ekitatea: bi generoetan eragina duten egiturazko desberdintzak aitortu eta hori jorratzea abiapuntua da, esparru publiko zein pribatuan, emakume guztien aurkako indarkeria modu guztiak desagerrarazteko.
  • Genero aldetiko estereotipoak desagerraraztea: norbanako bakoitza garatzea ahalbidetuz, generoan oinarritutako inolako mugarik gabe.
  • Berdintasunezko parte-hartzea: bizitzako alderdi guztietan osotasunean parte hartzeko aukera berdinak izatea; lan, hezkuntza, gizarte eta politika arloak barne.

Beraz, genero-berdintasuna ez dator bat:

  • Genero bat bestearekiko gailen izatearekin: genero guztien ekarpenak aitortu eta balioetsi behar dira, berdin-berdin.
  • Uniformetasunarekin: ez du esanahi emakumeek eta gizonek berdinak izan behar dutenik. Genero-berdintasunak pertsonen aniztasuna aitortu eta errespetatzen du.
  • Dauden desberdintzen aurrean ezikusia egitearekin: ez du esanahi beste bidegabekeria batzuen aurrean axolagabekeriaz jokatu behar denik.
  • Aukerak mugatzearekin: ez ditu emakumeen eta gizonen aukerak eta erabakiak mugatzen; aitzitik, pertsona guztientzat aukerak areagotzeko xedea du.

Genero-berdintasuna sustatzeari begirako politikak eta emakumearen ahalduntzea onartu eta indartzea funtsezkoa da gizarte demokratikoago, bidezkoago eta jasangarriagoak lortzeko.

Ikusi infografia