OroIA proiektuaren amaiera

FULSION, GRUPO URGATZI eta BULLHOST enpresek, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, OroIA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea amaitu berri dute. Alzheimer gaixotasunarekin lotutako zantzuen Detekzio Goiztiarreko eta Jarraipen Pertsonalizatuko Sistema Berritzaile bat Garatzeko ikerketari buruzkoa da eta markatzaile kognitibo berrien eta adimen artifizialeko teknologien aplikazioan oinarrituta dago.

OroIA, adinekoei zuzendutako sistema oso gisa ulertzen da, eta plataforma anitzeko aplikazio baten bidez (mugikorra eta webgunea) eta elkarrizketa-laguntzaile adimendun baten integrazioaren bidez (chatbot) ezarrita dago. Erabiltzaileak (adinekoak) hizkuntza naturalaren bidez (testua eta ahotsa) elkarreraginean jardungo du harekin. Laguntzaile horrek modu erreaktiboan (erabiltzaileak eskatuta) eta proaktiboan (laguntzaileak galderak egin eta zereginak bidaliko dizkie erabiltzaileari eta haren senideei) jardungo du erabiltzailearekin.

OroIA sistemak denboran zehar luzetara monitorizatuko ditu erabiltzailearen (adinekoa) eta sistemaren arteko interakzio anitzak, erabiltzaile bakoitzaren orientazio mentaleko ahalmen kognitiboari eta hizkuntzaren erabilerako trebetasun pragmatiko eta semantikoei lotutako parametro eta adierazle espezifikoen (markatzaile kognitiboak) bilakaera aztertzeko.

Markatzaile kognitibo horien bilakaera aztertzearen helburua da haien defizitak edo alterazioak identifikatzea, eredu orokor bati (Alzheimer gaixotasuna garatu duten pertsonen markatzaile kognitiboen bilakaera aintzat hartzen duen eredu batekin alderatzea) eta erabiltzailearen beraren eredu pertsonal bati (erabiltzaile bakoitzaren markatzaile kognitiboen bilakaera pertsonala) dagokienez.

Markatzaile kognitiboetan defizit horiek identifikatzea, erabiltzaile bakoitzarentzat espero den balioari dagokionez, Alzheimer gaixotasunaren agerpenari buruzko zantzu bat izango da, eta horri esker gaixotasuna etapa goiztiar batean identifikatu ahal izango dugu, orain arte erabilitako diagnostiko-sistemak baino kostu/eraginkortasun handiagoko premisa batzuen pean.

Markatzaile kognitiboei lotutako edukiak (elkarrizketak, galderak, jokoak, etab.) erabat pertsonalizatuak izango dira erabiltzaile bakoitzarentzat, eta automatikoki eraikiko dira, markatzaile kognitibo horiekin eta erabiltzaile bakoitzaren informazio espezifikoarekin (ezagutza) lotutako erreferentzia-eredu batean oinarritutako arau-multzo baten egokitzapen-integraziotik abiatuta. Horren oinarria izango da erabiltzaileak berak eta haren senideek sistemak eskatuta (galderak eta zereginak) osatzen duten informazioa txertatzen, eta erabiltzaile bakoitzari lotutako (jaiotze-urtea, bizilekua, etab.) testuinguru-informazio semantizatua (erreferentzia eta gertaera historikoak), dinamikoki txertatua.

Erabiltzailearen senitartekoek (seme-alabak, bilobak, ilobak, neba-arrebak, etab.) sistemarekin interakzioan jardun eta erabiltzailearekin komunikatzen diren, eta informazioa eta edukiak sisteman sartuz (argazkiak, bizipenak eta erabiltzailearen gertaera pertsonalei buruzko erreferentziak, etab.) parte hartzen duten prozesuaren ondorioz, belaunaldien arteko konexiorako baldintza batzuk lortuko dira, bereziki motibatzaileak eta onura emozional handiak adinekoarentzat.

OroIA proiektua 2021. eta 2023. urteen artean garatu da.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

HAZITEK – ENPRESEN I+G SUSTATZEKO LAGUNTZA PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (Espediente-zenbakia: ZL-2023/00058)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ BATERA FINANTZATUTAKO JARDUERA

 

Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)