Espezializazioa eta berrikuntza

Zergatik berritu


Alzheimer

Gizartearen ezaugarrien bilakaerak, mendekotasunaren inguruko arretari lotutako erakunde-politikek eta osasun-arretan egindako aurrerapenek eragin handia dute baliabide bakoitzean ditugun erabiltzaileen profilean, eta adierazi beharra dago nabarmen aldatu dela 20 urtean. Hori dela-eta, Grupo Urgatzik betidanik izan du interes handia pertsona guztien (etxeko arreta baino behar ez dutenekin hasi eta etxetik irtetea eragozten dieten mendekotasun fisikoko maila handiak dituztenekin amaitzeraino) premiei erantzungo dieten proiektu eta/edo programen bidezko espezializazioan eta berrikuntzan.

 

Rehacog Programa


Alzheimer

Estimulazio kognitiboko programa, Deustuko Unibertsitateko Neuropsikologia Sailarekin batera landua, narriadura kognitibo hasiberriak edo arinak dituzten pertsonekin lan egiteko.

Estimulazio Multisentsorialeko Snoezelen Programa


Alzheimer

Narriadura kognitibo larria duten eta estimuluei ia erantzun ezin dieten pertsonei zuzendua.

Etxeko Osasun Plana (TPS)


Alzheimer

IKTetan oinarritutako estimulazio-programa mendekotasuna duten pertsonentzat, osasun biopsikosozialaren arloko esku-hartze prebentibora zuzendua. TPS programaren helburu orokorrek adinekoak eta haien familiak dituzte ardatz.