Grupo Urgatzi 1994. urtean sortu zen, gizarte-zerbitzuen esparruan proiektu jasangarriak eta berritzaileak garatzeko helburuarekin

20 urte baino gehiago pertsonen ongizatea oinarria duen proiektuak diseinatzen

1995. urtean Muskizen (Bizkaia) etxeko lehen laguntza-zerbitzua esleitu zigutenetik gaur arte, enpresa gisa dugun eginkizunak mendekotasunaren, urritasunaren, babesgabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren eremuetan zerbitzuak emateko proiektuen garapena izan du beti ardatz. Proiektu horiek, nolanahi ere, ongizate-mailarik handiena eman behar diete hartzaileei.

Ugatzi eredua, lan egiteko era bakarra eta ezaguna

Pentsatzen dugu gure lan espezializatu eta berritzaileagatik, pertsonengan oinarritutako arreta-eredu bat finkatzeagatik, profesional konprometituak edukitzeagatik, gizarte-zerbitzuen esparruan sortzen diren premiei erantzuteagatik eta, azken batean,URGATZI izateagatik ezagutzen gaituztela.

Hogei urtetik gorako enpresa-ibilbidea dugu egina, proiektu publiko eta pribatu ugari garatu ditugu, milioi-erdi pertsonari lagundu diegu eta, gaur egun, 4.000 lanpostu baino gehiago ditugu sortuak eta liderrak gara Euskal Autonomia Erkidegoan mendekotasunaren, urritasunaren, babesgabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren eremuetan zerbitzuak ematen.

Gizartearekin konprometituak

Lorpen horiek guztiak garrantzitsuak dira, baina, horietaz ez ezik, gizartearekin dugun konpromisoaz ere harro gaude. Izan ere, konpromiso hori gure jardueratik harago eramaten dugu, eta enplegua sortzearen, berdintasunaren eta gizarteratzearen arloko politikak aplikatzearen, gure proiektu guztietan zeharka garatutako gizarte-erantzukizun korporatiboaren eta, bereziki, erabiltzaileen zaintzaren bidez gauzatzen dugu.