Grupo Urgatziren kudeaketa-ereduak irizpide sozialki arduratsuei jarraitzen die eremu ekonomikoan, gizarte-eremuan eta ingurumen-eremuan, garapen jasangarria sustatzeko eta erakunde gisa egiten ditugun prozesuak hobetzeko helburuarekin, gizartearekin dugun konpromisoa ahaztu gabe (pertsonen ongizatea lortzeko proiektuak garatzearen bidez). Gainera, ahalegin handia egiten dugu gizarte hobea eraikitzeko.

Gure enpresa arduratsuaren eredua barne-eremuan eta kanpo-eremuan garatzen da:

Barne-eremuko jardunak:

  • Gure laguntza-jardunbidean beti agertu behar diren eta jardunbide egokien eskuliburuetan eta balio etikoen kodeetan garatuta dauden jokabide etikoen ezarpena.
  • Gure gizartean egoerarik txarrenean dauden kolektiboei laguntzeko berdintasun- eta gizarteratze-politiken garapena.
  • Grupo Urgatzi osatzen duten langile guztientzako prestakuntza-politika iraunkorren garapena.
  • Laneko osasuna eta segurtasuna sustatzeko politiken garapena.
  • Zerbitzu jasangarrien garapena, gure jarduerak ingurumenean sortzen dituen inpaktuak murriztearen bidez.

Kanpo-eremuko jardunak:

  • Gure jarduera tokiko komunitateetan txertatzeko jardunen garapena, hizkuntza-politikak eta giza baliabideak zein hornitzaileak kontratatzeko politikak sustatzearen bidez.
  • Laneratze-politiken garapena.
  • Enplegu-zentro bereziekiko kontratazio-politiken garapena.
  • Tokiko komunitateari lotutako prestakuntza-jardueren garapena.
  • Zerbitzu jasangarrien garapena, gure jarduerak ingurumenean sortzen dituen inpaktuak murriztearen bidez.

Bioetika Batzordea

Grupo Urgatziren Bioetika Batzordea kontsultarako eta diziplina arteko organo bat da, langileen zerbitzura dagoena eta garatzen ditugun jarduera-eremu guztietan diharduena.

Bioetika Batzordearen helburua esku-hartzearen kalitatea hobetzea eta gizarte-zerbitzuen esparruko eztabaida etikoan erreferentziazko foroa izatea da.

Batzordea adituen diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da, eta zentro eta zerbitzuetako langileei aholkuak emango dizkie eguneroko jardunbidean dilema etikoak sortzen zaizkienean, erabakiak hartzen laguntzeko.

Egiten dugun laguntza-lanaren dimentsio etikoa oso garrantzitsua da, zaintzen ditugun pertsonen, haien senideen eta gure erakundea osatzen duten profesionalen eguneroko bizitzan agertzen baita.

Batzordearen funtzioak honako hauek dira:

  • Gure erakundea osatzen duten pertsonek planteatutako kontsultak edo arazo espezifikoak jasotzea.
  • Gatazka etiko bat planteatzen duten kasuak aztertu eta haien inguruan eztabaidatzea, eta langile lan-kontratudunei, erabiltzaileei eta erakundeari berari aholkularitza eskaintzea, txostenak edo ebazpenak lantzearen bidez. Bioetika Batzordearen txostenak gomendioak izango dira eta ez dute izaera loteslerik izango.
  • Gatazka etiko gehien sortzen dituzten prozesu edo egoerei buruzko gidak eta protokoloak lantzen laguntzea.
  • Grupo Urgatzi osatzen duten pertsonen prestakuntza erraztea eta bioetikako foroetan laguntzea.
  • Bioetikari lotutako ikerketa-proiektuetan laguntzea.