row label=”imagen top” style=”collapse” width=”full-width” v_align=”middle” h_align=”center”]
URGATZIRI BURUZ
Proiektuak eta zerbitzuak
Egiten dugun jarduera profesionalaren bidez, erantzun integrala ematen diegu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroan zehaztutako zerbitzuei
Honako jardun-eremu hauetan egiten dugu lan:
Adinekoak eta Mendekotasuna
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuak (ELZ), pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentu edota etxebizitza komunitarioak, pertsona nagusi edo/eta mendekoentzako egoitza-zentroetako eta eguneko zentroetako zerbitzuak, gaueko harrera zerbitzuak, atseden-zerbitzuak, tele-laguntza zerbitzuak, zaintzaileentzako laguntza zerbitzuak, autonomia sustatzeko zerbitzuak eta zerbitzu edo zentro okupazionalak kudeatu edo/eta ematea.
Urritasuna
Adimen-urritasuna edo/eta buruko gaixotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroen eta eguneko arreta-zentroen zerbitzuak.
Haurtzaroa, gazteria eta gizarteratzea
Gizarte eta heziketa arloko edota familia arloko esku-hartze zerbitzuak, bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako alojamendu-zerbitzuak, gizarte eta heziketa arloko eguneko zentroak, pertsona nagusi babesgabeentzako egoitza-zentroak, bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako egoitza-zentroak, gizarte arloko esku-hartze zerbitzuak eta familia bitartekaritza eta familien topaketarako zerbitzuak.
Prestakuntza eta enplegua
Etengabeko prestakuntzako eta lanerako prestakuntzako planen garapena. Lanbidek sektorearekin zerikusia duten ziurtagiri profesionalak emateko homologatutako zentroa.
Zeharkako arlo hauetan ere lan egiten dugu:
Proiektuen inguruko aholkularitza, kontsultoretza eta garapena
Proiektuen inguruko aholkularitza, kontsultoretza eta garapena: Kudeaketa proiektu integralak, merkatu-azterketak, bideragarritasun azterketak eta eskatzen diguten beste edozein proiektu mota.
Zentroen diseinua eta eraikuntza
Zentroak diseinatu, eraiki eta hornitzeko proiektu integralak, laguntza-kalitateko estandarrik onenak eskaintzeko beharrezkoak diren betekizun guztiekin.
I+G+B
Ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuen diseinua. Etengabeko bilakaeran dauden eta gure jardun-esparruetan planteatutako erronketarako soluzioak proposatzen eta helburuak lortzen dituzten proiektuak.