Prestakuntza eta enplegua – Enplegua sortzea
Enplegua sortzea
Urgatzi Taldean konpromiso bat daukagu gizartearekin enplegua sortzearen arloan
Konpromiso hori, nolanahi ere, ematen ditugun zerbitzuen bitartez lanpostuak zuzenean sortzearen, enplegua bilatzera bideratutako prestakuntzaren, gure zentro eta zerbitzuetan enplegagarritasuna sustatzearen eta laneratze-erakundeekiko elkartze-lanaren bidezko laneratzearen ikuspegitik ulertzen dugu.
Laneratzearen esparruan, Rekagarbi SLUEI enpresarekin garatutako proiektu bat dugu. Enpresa horrek Lanbideren diru-laguntza jasotzen du, eta haren bitartez garatzen dugu laneratze-jarduera hainbat kolektibori garbiketa-zerbitzuak eskaintzearen bidez.

Honako helburu hauek ditu sortu zenetik:
- Haurrak babesteko sareko zentro eta etxeetako egonaldia amaitzen duten gazteei lan-munduarekiko lehen kontaktu bat eskaintzea.
- Laguntza eta Orientazio Soziolaboraleko Programa batean parte hartzearen bidez egoera soziolaborala hobetzeko hasitako esku-hartzearekin jarraitzea. Programa horretan, honako alderdi hauek landu beharko dira, besteak beste: gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak, lan-trebakuntza, lan-orientazioa eta Gizarte Zerbitzuek edo Enplegu Zerbitzu Publikoek ibilbide pertsonalean ezarritako beste edozein.