Ikasleen ezaugarri fisiko eta psikikoak, eta ikasteko motibazioak ardatz

Ikasle helduei prestakuntza emateko garaian kontuan hartu beharreko funtsezko alderdietako bat ikasle horien ezaugarri fisiko eta psikikoak eta ikasteko motibazioak kontuan hartzea da. Nolanahi ere, prestakuntza-prozesuan sortzen den edozein premiari erantzuteak izango du lehentasuna kasu guztietan.

Gainera, metodologia didaktikoa eraginkorragoa da ikasleari jardueraren bitartez eta haren erritmo propioan ezagutzak eskuratzeko aukera ematen zaionean eta prestakuntza ikaslearen premiekin eta interesekin bat datorrenean.

Parte-hartzean oinarrituta dauden, ikasleak etengabe inplikatzen dituzten, ikasleak irakatsi eta ikasteko prozesuaren protagonista bihurtzen dituzten eta ekimena, sormena, erantzukizuna eta jakintza praktikoa garatzeko aukera ematen dieten metodologiak garatzen ditugu. Erabili beharreko metodologiaren bidez, ikasteko eta lan egiteko ohiturak (normalean zer ikasten den kontuan hartzen dutenak) bilaka daitezen eta eskuratutako ezagutzak testuinguru erreal jakin batean nola aplika daitezkeen kontuan har dezaten lortu nahi da. Eredu horrekin, ezagutzak progresiboki eskuratzen dira, planteatutako egoera errealak ebaztearen bidez.

OBJETIVOS Y DEPENDENCIAS

HELBURUAK ETA GAITASUNAK

Helburu orokorrak eta espezifikoak zehaztea, beharrezkoak diren gaitasunak emateko.

CREATIVIDAD Y VALORACIÓN DEL TRABAJO

SORMENA ETA LANAREN BALIOESPENA

Ikaskuntzaren ebaluazioa eskuratutako ezagutzen erabilera sortzaile eta berritzailean oinarrituta egongo da.

CAPACIDAD DE DECISIÓN

ERABAKITZEKO GAITASUNA

Ikasleak informazioari (ebatzi beharreko egoera errealak), tresnei (egoera horiek ebazteko inputak) eta ematen zaizkien baliabideei jarraikiz erabakiak etengabe hartzera “behartzea”. Ikaskuntza-maila handiagoa da erantzukizunak hartzera behartzen duten egoera errealei ezinbestez aurre egin behar zaienean.

CONFIANZA

KONFIANTZA

Erabakiak hartu beharrak gogoeta eta erantzukizunak hartzeko dinamika sustatzen ditu, eta errorea ikasteko modu gisa onartzen da.

IMPORTANCIA DE LOS RESULTADOS REALES

EMAITZA ERREALEN GARRANTZIA

Motibazioaren eta helburuak lortzearen sentsazioa areagotu egiten da ikasitakoaren emaitzak gauzatze erreala duenean.