Urritasuna
Gure proiektuen metodologia
Gure zentroetan erabilitako metodologiak PERTSONA ARDATZ DUEN PLANGINTZAREN ereduari jarraitzen dio
Eredu horren garapenaren bidez, pertsona horien premiak dira esku-hartzearen ardatza, eta esku-hartzea da, hain zuzen ere, proiektuaren antolamendu eta kudeaketaren ardatza. Kontzeptuzko eredu horren eta erabili nahi diren tresnen bidez, bizi-kalitatea hobetu eta, aldi berean, “Eskubideak dituen Pertsonaren” adimen-urritasunaren ikuspegian oinarritutako esku-hartze baterako jarraibideak eman eta Eredu Ekologiko Soziala eta Bizitza Independentea inplementatu nahi dira.
Pertsona ardatz
Eredu Ekologiko Soziala
Bizitza Independentea
Metodologia horren bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira:
- 1. Erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea.
- 2. Eskuratutako autonomia-ohiturei eustea, ohitura horiek optimizatzea eta haien garapena bultzatzea, eremu pertsonal eta soziokomunitarioan independentzia-maila handiagoak lortzeko.
- 3. Familiekiko harremanak eta esku-hartzeak erraztu eta bultzatzea.
- 4. Etorkizun pertsonalak planifikatzea eta bidezko babesak eta zerbitzuak diseinatzea.