Gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboekin lan egiteko proiektuen ardura hartzen dugu; adingabeak eta bere familietatik, pertsona helduetaraino, beraien bizitzan zehar gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten egoerei ekin egiten diogu

Ikuspegi sistemikoa eta komunitarioa

Ikuspegi sistemikoa eta komunitarioa

Lotura egonkorrak

Lotura egonkorren sorkuntza

Egiaztatutako ebidentzia

Egiaztatutako ebidentzian oinarritutako programak

Adingabeen eta familien parte-hartze aktiboa

Adingabeen eta familien parte-hartze aktiboa

Jarraipena 18 urtetik aurrera

18 urtetik aurrrerako jarraipena

Gizarte-bizikidetza

Gizarte-bizikidetza

1. Ikuspegi sistemikoa eta komunitarioa

Ikuspegi sistemiko eta komunitario bat erabiltzen dugu. Gizartean txertatzeko prozesua ahal bada testuinguru naturaletan egin behar dela eta ingurune babestu batean egiten den lana gehiegi luzatu behar ez dela ulertzen dugu. Eta uste dugu, halaber, oso garrantzitsua dela sare formalak eta informalak sortzea eta baliabide komunitarioak baliatzea.

2. Lotura egonkorren sorkuntza

Horrez gain, defizit-egoerak konpontzen lagun dezaketen eta lotura berriak (bizitza antolatzeko prozesu baterako beharrezkoak direnak) sortzeko erreferentziak izan daitezkeen lotura egonkorrak sortzen lan egiten dugu.

Testuinguru naturalei lehentasuna ematen diegu eta uste dugu oso importantea dela sare formalak eta informalak sortzea eta baliabide komunitarioak erabiltzea

3. Egiaztatutako ebidentzian oinarrituta dauden programak

Gure esku-hartze profesionalak egiaztatutako ebidentzian oinarrituta dauden programak ditu oinarri, ikerketa eta berrikuntza ahaztu gabe.

Gure ustez, autonomia-prozesuak beharrezkoak dira gure esku-hartzearen xede diren pertsonak ahalduntzeko, eta horretarako beharrezkoa da haien parte-hartze aktiboa.

4. Adingabeen eta familien parte-hartze
aktiboa

Uste dugu, halaber, oso garrantzitsua dela adingabeekin lan egiten duten edo haiei lotuta dauden pertsona guztiek parte hartzea (familia barne). Ahal denean, familiari bere funtzioak era osasungarrian eta gurasotasun positiboko irizpideekin betetzeko aukerak eskaini behar zaizkio, eta seme-alaben premiei erantzuten lagundu behar zaio ahal den neurrian.

Egiaztatuako programetan oinarritzen gara

5. 18 urtetik aurrrerako jarraipena

Motibatzen gaituen zeregin hori ez da 18 urte betetzean amaitzen. Gure helburua da, halaber, nerabeak helduen bizitzan txertatzeko prozesuei jarraipena emango dieten eta prozesu horien arrakasta sustatuko duten proiektu eta baliabideak garatzea eta pertsona horien harremanak komunitatean txertatuta dauden eta beren eskubideak eta erantzukizunak dituzten kide gisa ahalik eta potentzialik handienarekin gara daitezen lortzea.

6. Gizarte-bizikidetza

Era berean, beste solaskide batzuen, erakundeen eta, oro har, gizartearen inplikazioa eta parte-hartzea lortu nahi dugu.

Gure ustez, haur eta gazteen kolektiboarekin garatzen den esku-hartze politika orok elkartasuna, jasangarritasuna eta, oro har, gizarte-bizikidetza sustatuko duten balioak eta pertsona edo talde bakoitzaren ahalmenaren garapena lortzen aktiboki laguntzera bideratuta egon behar du.