Urgaitzi Taldearen garapen jasangarrirako helburuetako bat 5. GJH da, GENERO BERDINTASUNEKOA. Guretzat emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna lortzea beharrezkoa da sexuagatiko diskriminazioarekin amaitzeko eta, horretarako, gizarte osoak egin behar du ahalegina, ikuspegi sozial eta ekonomikotik berdintasun hori lortzeko.
Urgaitzi Taldearentzat beharrezkoa da bere jarduketa-arloetako hainbat planoetatik ekarpena egitea. Eta, horretarako, berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa eta prestakuntza dira guretzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko beharrezko kultura soziala sortzeko funtsezko ardatza. Arlo horretako desberdintasunaren jatorri eta ondorioez gogoeta egiteko gai izan behar dugu, desberdintasunak normalak direla eta bidegabekeriak egon badaudela sinesteari uzteko. Pertsonek, administrazio publikoek, enpresek eta laneko elkarteek gizarte parekideagoa lortzeko parte hartu behar dugu, norberak bere neurrian eta bere jardunetik.
Urgaitzi Taldean gure lantokietako sentsibilizazio-kanpainaren bitartez egin nahi diogu aurre erronka honi. Kanpainan, genero-berdintasunaren inguruko informazio-pilulak zabalduko ditugu. Ekainetik abendura bitarte, berdintasunaren inguruko pilula bat zabalduko dugu hilero. Kontuan izan behar dugu berdintasuna gure eguneroko ekintza bakoitzean eraikitzen dela, txikia izanagatik ere, eta hain beharrezkoa den gai honetan aurrera egiten laguntzen duela.