Euskaraz hitz egiteko oinarrizko gida

Grupo Urgatzik mendekotasun arloan arreta ematen du eta sektore horretarako oinarrizko euskara gida bat sortu du. Grupo Urgatzik lan arloan eta gizartean euskararen erabilera sustatu eta indartzeko daukan konpromisoa eta interesa adierazten du proiektu honek.

Euskarazko elkarrizketa gida honetan mendekota- sunari arreta emateko lanean erabiltzen den hiztegia, terminoak, esaldiak eta oinarrizko kontzeptuak jaso ditugu. Grupo Urgatziko langileek aukeratutakoak izan dira.

Argitalpen honen bidez, mendekotasun arloan arreta ematen duten profesionalei tresna bat eskaini nahi diegu; erabiltzaileekin, senideekin edota lankideekin euskaraz hitz egin ahal izateko, gure sektore profesionalerako gida espezi koa baita.

Animatu eta sartu apurka-apurka zuen elkarrizketetan termino eta esaldi hauek, gure eguneroko jardueran eta gizartean euskararen erabilera normalizatzeko.

Descargar guía